jueves, 8 de mayo de 2008

Ariño, Teruel

Klasean ikusitako bideo honetan, teknologia berrien erabilera ikus dezakegu. Bertako ikasleek lan guztia ordenadore bitartez egiten dute: informazioa bilatu, etxerako lanak eta hauek zuzendu... Eskola honetan jada ez dira liburuak erabiltzen, tablet izeneko ordenagailuak baizik, arbela ere ordenagailu pantaila da.
Orain arte ikusi dugun guztia laburbiltzen da bideo honetan, IKTeen eragina gaur egungo hezkuntzan. Oso bideo interesgarria da.
Ikasleak ere erabiltzen duten metodoarekin oso gustora daudela dirudi, baita guraso eta irakasleak ere. Gaitasun desberdinak sustatzen dituzte, ikasleak lana autonimia handiagorekin egiten baitu: interesatzen zaion informazioa aurkitu, irakasleari lanak korreos bialdu, bideo desberdinak aurkitu...
Horrelako herri txiki batean honelako aurrerapausua ematea ikaragarria da. Denon artean lan handia egin dute eta emaitzak ere oso positiboak izan dira.
Ondorioz, egiten ari diren lan guztia oso positibo eta interesgarria dela uste dut.

http://www.informesemanal.tve.es/?go=e5911a8f3a240786c19429278dceea2c6c449370c8d478174dc358e3ec0a3b03ccf13e1416246ca073fb4e1a3fb7c4bb69d91ced8f020d22f02419460291ae1bafed7e1f014da74e02a3b490f408d259c779f23eb3680234

No hay comentarios: