jueves, 24 de abril de 2008

Education today and tomorrow

Bideo honetan argi eta garbi ikus dezakegu IKTen erabilpenen ondorioz, hezkuntzak nolako eboluzioa izaten ari duen. Argi dago irakasleak datorrenarekin prestatuta egon behar dugula, irakaslearen metodologia eta prozesua desberdina izango dela.

Ikasgelan sortutako eztabaidari dagokionez, irakaslearen lana ez da murrzituko, baizik eta bere lan egiteko metodoa aldatuko da. Ordenagailua baliabide berria izango da ikasgelan, eta irakaslea bertan ikasleen lanak bideratzeko egongo da, beharrezkoa izango da. Ondorioz, ez dut uste sozializazioa arriskuan egongo denik.

08- 04- 24

Klase teorikoan

Gaur " Education today and tomorrow " bideoa ikusi dugu, eta bertan agertutakoari buruz hitzegiten egon gara. Eztabaida bat ere agertu da " IkT een presentzia gero eta handiagoa dela ikusirik, etorkizunera begira irakasle gitziago beharko al dira ? " Horri buruz hitzegiten egon gara.

Bestetik, teknologia berriek hezkuntzan nolako eragina duten ikusten jarraitu dugu. IKT eek eskeintzen duen baliabiderik handiena, informazioa lortuz eta prozesatuz, ezagutza sortzeko aukera ematen digu.

Klase praktikoan

Aplikazio didkatikoei buruzko bideo desberdinak sartu ditugu blogean. Ikaskideen helbideak ere sartzen ibili gara. Bestetik, Ariño, Terueleko herri batean, esperientzia berritzaile bat aplikatu dute eta horri buruzko bideo bat ikusi dugu.

Nola sortu dezakegu blog bat?

Blog bat eskolan

miércoles, 23 de abril de 2008

08- 04- 23

WEB 2.0


1. Nola definitzen dute web 2.0?

Informazioa eta ezagutza denon artean eraikitzeko sistema soziala da. Partehartzea , komunikazioa, elkartrukatzea eta lankidetza sustatzen dituen sistema.

2. Ezaugarri aipagarrienak zure ustez, eta zergatik?

Web 2.0k aukera ematen du:

- Lana taldean egiteko, informazioa modu aberatsean lortu eta kudeatzeko... informazioa elkartrukatzeko erraztasunak ahalbideratzen ditu: blog, youtube... bidez.

3. Informazioaren sorrerari dagokionez, zein da desberdintasuna web 1. eta web 2.0 artean?

  • Web 1.0 arekin internetetik nabegatu eta informazioa prozesatzen zen bezala, oraingoan web 2.0 sistemarekin, guk sortu eta publikatzen dugu informazioa ezagutza bihurtzeko.
  • Web 1.0 arekin irakurri soilik egiten zen, era indibidualistan. Sistema berriarekin aldiz, denon artean idazteko aukera egongo da, horrela ezagutza kolektiboa sortuz.
  • Web 1.0, finkoa zen, aldaketarik gabekoa, oraingoan ( Web 2.0 ) dinamikoa eta semantikoa da.

4. Ondorioak

Gure informazioa eta ezagutzak propioak eraikieta gero, hauek publikatu eta edonork ikusteko eta irakurtzeko aukera izango du. Gure informazioa ezagutza bihurtzeko.


Blogen aplikazio didaktikoak

Azken urteotan, ikaragarri hazi dira blogak, eta, gaur egun, egunaren segundo bakoitzeko ia blog eta erdi sortzen da, bataz beste. Beno, agian ez da hain harrigarria, kontuan izanik blog bat egitea edozeinen eskura dagoela, eta oso erraza dela, gainera.
Blogak berrienetik zaharrenera ordenatutako sarreraz, edo 'post'-ez, osatutako web guneak dira. Post horietan, testuaz gain, irudiak, bideoak, audioak eta abar ere sar daitezke. Blog batean sartzean post-en zerrenda ikusiko dugu, beraz, berrienetik hasita. Baina post bakoitzak bere orria eta helbidea ere izango ditu, eta, horri 'permalink' deitzen zaio.

Blogak egile bakar batek eginak izan daitezke, edo hainbat egileren artean eginak. Eta nork bere blogean nahi duena argitara dezake, askatasun osoz: albisteak, iritziak, argazkiak... Horrez gainera, normalean, jendeak erantzuteko edo iruzkinak egiteko aukera eskaintzen dute blogek, baita sortutako informazioa RSS bidez jasotzeko ere. Horregatik, oso gune dinamikoak izan ohi dira. Eta jendeak iruzkinak egin ditzakeenez, eta egileek haiei erantzun, askotan, antzeko interesak dituztenen arteko komunitate moduko zerbait bihurtzen dira.
Orri honetan, blogek gaur egun hezkuntzan nolako eragina duten ikus dezakegu mapa kontzeptual baten bitartez.
Artikulu desberdinak aurki ditzakegu gai honen inguruan:

jueves, 17 de abril de 2008

08-04-17

LIBURU ELEKTRONIKOA

Ikusitako bideoan, teknologia berriek duten eboluzioa azpimarratzen da. Gaur egun dena dago teknologiarekin lotuta eta hau hezkuntzan ere nolako eragina duen ikustea ezinbestekoa da.

Egia da, produktu interesgarriak ateratzen dituztela merkatura baina hauen aurrerapausua haundia da, arinegia nire gusturako. Gaur erositako produktu berri bat, bihar jada zahar ( modatik kanpo ) egongo da.

Bestetik, internetek duen eragina aipatzea ere garrantzitsua da. Publizitateak eragin handia hartu du interneten eta orain edonork saldu dezake produktu bat interneten bidez, anuntzioa eratu eta bertan kokatuz.

08-04-17

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

Teknologia berriek hezkuntzan nolako eragina duten ikusi dugu gaurkoan. Irakaste- ikaste prozesuan eragin nabarmena du eta gizartea aldatzen doan ehinean hezkuntza sistema ere aldatzen joango da.
Irakaslearen rola aldatu egingo da, informazioa tratatzeko eran... informazioa kudeatzeko orduan norbanakoaren eskuetan egongo da, ikasteko prozesua praktikoagoa da eta irakaslea gidatzeko egongo da.
komunikatzeko era ere aldatu egingo da, ezagutza sustatuz, multidirekzionala ( korreoaren bidez... ). Honek komunikazioa errazten du.
Beraz teknologia berriek gaur egun hezkuntzan garrantzi handia dutela ikusi dugu.
BLOGEAN AURRERA
Gaur erlojua nola jartzen den ikasi dugu. Horretarako, Personalizatu/ diseño/ add a page element/HTML/java script: kodea sartzeko bilatu googlen edo helbide honetan: http://www.clocklink.com/gallery_wlppr.php sartu ondoren, erloju bat aukeratu view HTML tag- eri eman ondoren, nahi bada erlojuaren kolorea aldatu daiteke. Bertako ordua jarri (gtm 2.00) eta kodea kopiatuko dugu add a page elementuan.

miércoles, 16 de abril de 2008

08-04-16

Animator vs Animation

Bideo honetan, multimedia erabiliz sortutako animazio bat agertzen da. Flash Player programarekin eraturikoa.

Bertan, alde batetik ordenagailuan erabiltzen ditugun hainbat elementu agertzen dira, elementu hauekin sortutako biktima bat suntsitu nahirik. Horrela bada elementu desberdinak erabiliz joku bezalako bat sortuz.

Harrigarria da ordengailuan aurki daitezkeen programa desberdinekin zer lortu daitekeen ikustea. Oso bideo interesgarria iruditu zait, nahiz eta erabilitako biolentzia ez zaidan gustatu.

jueves, 10 de abril de 2008

2008- 04- 10

Gaurkoan bloga zer den ikusi dugu. Honek zertarako balio duen eta bertan zein elementu aurki ditzakegun.
Bloga interneten sortzen dugun orria da, pertsonala, edonork erabil dezakeena, non bertan interesatzen zaigun gai bati buruz hitzegiten dugun. Bertan eratzen duguna ( aukeratutako gaiaren arabera: hezkuntza... ) bete batzuekin ( blog ) informazioa konpartitzeko eta elkartrukatzeko aukera ere izango dugu.
Bestetik bakoitzak blog propio bat eratu du, hezkuntza eta teknologiari buruzkoa, bakoitzak bere izen emanez eratutako blogari.