jueves, 8 de mayo de 2008

Ariño, Teruel

Klasean ikusitako bideo honetan, teknologia berrien erabilera ikus dezakegu. Bertako ikasleek lan guztia ordenadore bitartez egiten dute: informazioa bilatu, etxerako lanak eta hauek zuzendu... Eskola honetan jada ez dira liburuak erabiltzen, tablet izeneko ordenagailuak baizik, arbela ere ordenagailu pantaila da.
Orain arte ikusi dugun guztia laburbiltzen da bideo honetan, IKTeen eragina gaur egungo hezkuntzan. Oso bideo interesgarria da.
Ikasleak ere erabiltzen duten metodoarekin oso gustora daudela dirudi, baita guraso eta irakasleak ere. Gaitasun desberdinak sustatzen dituzte, ikasleak lana autonimia handiagorekin egiten baitu: interesatzen zaion informazioa aurkitu, irakasleari lanak korreos bialdu, bideo desberdinak aurkitu...
Horrelako herri txiki batean honelako aurrerapausua ematea ikaragarria da. Denon artean lan handia egin dute eta emaitzak ere oso positiboak izan dira.
Ondorioz, egiten ari diren lan guztia oso positibo eta interesgarria dela uste dut.

http://www.informesemanal.tve.es/?go=e5911a8f3a240786c19429278dceea2c6c449370c8d478174dc358e3ec0a3b03ccf13e1416246ca073fb4e1a3fb7c4bb69d91ced8f020d22f02419460291ae1bafed7e1f014da74e02a3b490f408d259c779f23eb3680234

08- 05- 08

Gaur Power Pointean estekak, soinuak, animazio desberdinak nola sartzen diren ikasi dugu.

jueves, 24 de abril de 2008

Education today and tomorrow

Bideo honetan argi eta garbi ikus dezakegu IKTen erabilpenen ondorioz, hezkuntzak nolako eboluzioa izaten ari duen. Argi dago irakasleak datorrenarekin prestatuta egon behar dugula, irakaslearen metodologia eta prozesua desberdina izango dela.

Ikasgelan sortutako eztabaidari dagokionez, irakaslearen lana ez da murrzituko, baizik eta bere lan egiteko metodoa aldatuko da. Ordenagailua baliabide berria izango da ikasgelan, eta irakaslea bertan ikasleen lanak bideratzeko egongo da, beharrezkoa izango da. Ondorioz, ez dut uste sozializazioa arriskuan egongo denik.

08- 04- 24

Klase teorikoan

Gaur " Education today and tomorrow " bideoa ikusi dugu, eta bertan agertutakoari buruz hitzegiten egon gara. Eztabaida bat ere agertu da " IkT een presentzia gero eta handiagoa dela ikusirik, etorkizunera begira irakasle gitziago beharko al dira ? " Horri buruz hitzegiten egon gara.

Bestetik, teknologia berriek hezkuntzan nolako eragina duten ikusten jarraitu dugu. IKT eek eskeintzen duen baliabiderik handiena, informazioa lortuz eta prozesatuz, ezagutza sortzeko aukera ematen digu.

Klase praktikoan

Aplikazio didkatikoei buruzko bideo desberdinak sartu ditugu blogean. Ikaskideen helbideak ere sartzen ibili gara. Bestetik, Ariño, Terueleko herri batean, esperientzia berritzaile bat aplikatu dute eta horri buruzko bideo bat ikusi dugu.

Nola sortu dezakegu blog bat?

Blog bat eskolan

miércoles, 23 de abril de 2008

08- 04- 23

WEB 2.0


1. Nola definitzen dute web 2.0?

Informazioa eta ezagutza denon artean eraikitzeko sistema soziala da. Partehartzea , komunikazioa, elkartrukatzea eta lankidetza sustatzen dituen sistema.

2. Ezaugarri aipagarrienak zure ustez, eta zergatik?

Web 2.0k aukera ematen du:

- Lana taldean egiteko, informazioa modu aberatsean lortu eta kudeatzeko... informazioa elkartrukatzeko erraztasunak ahalbideratzen ditu: blog, youtube... bidez.

3. Informazioaren sorrerari dagokionez, zein da desberdintasuna web 1. eta web 2.0 artean?

  • Web 1.0 arekin internetetik nabegatu eta informazioa prozesatzen zen bezala, oraingoan web 2.0 sistemarekin, guk sortu eta publikatzen dugu informazioa ezagutza bihurtzeko.
  • Web 1.0 arekin irakurri soilik egiten zen, era indibidualistan. Sistema berriarekin aldiz, denon artean idazteko aukera egongo da, horrela ezagutza kolektiboa sortuz.
  • Web 1.0, finkoa zen, aldaketarik gabekoa, oraingoan ( Web 2.0 ) dinamikoa eta semantikoa da.

4. Ondorioak

Gure informazioa eta ezagutzak propioak eraikieta gero, hauek publikatu eta edonork ikusteko eta irakurtzeko aukera izango du. Gure informazioa ezagutza bihurtzeko.