miércoles, 23 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Azken urteotan, ikaragarri hazi dira blogak, eta, gaur egun, egunaren segundo bakoitzeko ia blog eta erdi sortzen da, bataz beste. Beno, agian ez da hain harrigarria, kontuan izanik blog bat egitea edozeinen eskura dagoela, eta oso erraza dela, gainera.
Blogak berrienetik zaharrenera ordenatutako sarreraz, edo 'post'-ez, osatutako web guneak dira. Post horietan, testuaz gain, irudiak, bideoak, audioak eta abar ere sar daitezke. Blog batean sartzean post-en zerrenda ikusiko dugu, beraz, berrienetik hasita. Baina post bakoitzak bere orria eta helbidea ere izango ditu, eta, horri 'permalink' deitzen zaio.

Blogak egile bakar batek eginak izan daitezke, edo hainbat egileren artean eginak. Eta nork bere blogean nahi duena argitara dezake, askatasun osoz: albisteak, iritziak, argazkiak... Horrez gainera, normalean, jendeak erantzuteko edo iruzkinak egiteko aukera eskaintzen dute blogek, baita sortutako informazioa RSS bidez jasotzeko ere. Horregatik, oso gune dinamikoak izan ohi dira. Eta jendeak iruzkinak egin ditzakeenez, eta egileek haiei erantzun, askotan, antzeko interesak dituztenen arteko komunitate moduko zerbait bihurtzen dira.
Orri honetan, blogek gaur egun hezkuntzan nolako eragina duten ikus dezakegu mapa kontzeptual baten bitartez.
Artikulu desberdinak aurki ditzakegu gai honen inguruan:

No hay comentarios: